Hodei Lujanbio eta Iratxe Etxegoien nagusitu dira X. Intxixu Trailen

Igandean, ekainak 8an, Oiartzunen ospatutako Intxixu Traileko parte hartzaile, laguntzaile, bolondres eta ikusle guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu!

Guztira 250 partaide izan dira, eta atera ez direnak eta bukatu ez dutenak kontuan hartuta, guztira 213 korrikalarik gainditu dute Uztapide plazako helmuga arkua, zorionak denei!.

Ondorengoak izan dira lasterketako lehen sailkatuak maila bakoitzean (www.herrikrosa.eus-en sailkapen guztiak, gure instagramean argazkiak):

X. Intxixu Trail (213 sailkatu):

1. Hodei Lujanbio Apezetxea 1:16:22 eta Iratxe Etxegoien Errandonea 1:35:30
2. Josu Urrestarazu Garcia 1:17:36 eta Leire Urritegi Getaria 1:40:01
3. Oihan Sayar Garcia 1:18:14 eta Koro Astiz Andoaga 1:42:14  

Lehen oiartzuarrak: Hodei Lujanbio Apezetxea (1., 1:16:22, oiartzuarren errekor berria) eta Leire Urritegi Getaria (45., 2. emakumezkoa, 1:40:01) 

 

Lehen auzotarrak (ergoiendarrak): Koldo Mitxelena Oiarbide (38., 1:38:44) eta Intza Mitxelena Ugalde (132., 19. emakumezkoa, 1:56:23)

 

Talde irabazlea: Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldea

 

Zorionak eta eskerrik asko denei! Hurrengo urtean ere espero zaituztegu!

 

 

X. Intixixu Trail. Ostiral honetako mahai-inguruarekin hasten da egitaraua!

Hemen da X. Intxixu Trail - Oiartzungo Mendi Lasterketa. Gezurra badirudi ere, 2014ean hasitako abentura honek X. edizioa beteko du aurtengoan (COVID-19arengatik 2020ean eta 2021ean ez zen ospatu) eta ekinaren 8an ospatuko den lasterketaz gain, maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan, Elorsoro Kiroldegiko bilera gelan entrenamenduari eta nutrizioari buruzko mahai-ingurua egingo dugu (sarrera doakoa izango da).

Anima zaitezte mahai-ingurura zein lasterketara!! Dortsalak agortuta daude aspalditik, baina inguruak ezagutu eta korrikalariak animatzera ere gertura zaitezkete, baita ondorengo festa-giroaz gozatzera!

Aimar Ochoteco eta Larraitz Etxebeste nagusitu dira IX. Intxixu Trailen

Igandean, ekainak 9, Oiartzunen ospatutako Intxixu Traileko parte hartzaile, laguntzaile, bolondres eta ikusle guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu!

 

Guztira 250 partaide izan dira, eta atera ez direnak eta bukatu ez dutenak kontuan hartuta, guztira 208 korrikalarik gainditu dute Uztapide plazako helmuga arkua, zorionak denei!.

Ondorengoak izan dira lasterketako lehen sailkatuak maila bakoitzean (www.herrikrosa.eus-en sailkapen guztiak):

IX. Intxixu Trail (208 sailkatu):

1. Aimar Ochoteco Larrarte 1:16:15 (ibilbide honetako errekor absolutu berria) eta Larraitz Etxebeste Lizaso 1:35:27
2. Hodei Lujanbio Apezetxea 1:16:31 eta Nerea Amilibia Arruti 1:39:43
3. Josu Urrestarazu Garcia 1:17:47 eta Vanessa Arbelaitz Yeregi 1:40:52

   

  

Lehen oiartzuarrak: Hodei Lujanbio Apezetxea (2., 1:16:31, oiartzuarren errekor berria) eta Larraitz Etxebeste Lizaso (34., 1. emakumezkoa, 1:35:27)

 

 

 

Lehen auzotarrak (ergoiendarrak): Ekhi Mitxelena Martiarena (60., 1:44:51) eta Intza Mitxelena Ugalde (74., 4. emakumezkoa, 1:46:06)

 

 

Talde irabazlea: Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldea

 

 

 

Zorionak eta eskerrik asko denei! Hurrengo urtean ere espero zaituztegu!

 

 

Babesleak

Laguntzaileak