Izen ematea

 Izen ematea 2020ko martxoaren 7an 12:00etan irekiko da:

-Lehen txanda (martxoak 7 - maiatzak 10):

Federatuak eta oiartzuarrak*: 14 €

Ez federatuak: 18 €

-Bigarren txanda (maiatzak 11 - ekainak 4):

Federatuak eta oiartzuarrak*: 16 €

Ez federatuak: 20 €

Izen emateen muga bete ezean, lasterketa egunean bertan ere izena eman ahal izango da, kasu honetan 22 €ren truke.

*Dortsala jasotzerakoan federatu txartela eta NANa eskatuko dira. Federatua egon ezean edo oiartzuarra izan ezean, diferentzia ordaindu beharko da.


 Aurtengoan, izena ematerakoan Lurbel etxeko Spirit EVO galtza bana erosteko aukera izango du parte hartzaile bakoitzak (maiatzaren 10era arte), prezio berezian. Galtza honen salmenta prezioa 45,90 €koa da baina lortutako akordioari esker 35,90 €an eskuratu ahal izango dute parte hartzaileek, gure logoarekin pertsonalizaturik. Erosi nahi izanez gero, begiratu ongi zein den zure neurria irudiko taulan eta herrikrosa-n izena  ematerakoan aukeratu (maiatzak 10etik aurrera ezingo da neurria aldatu).

  


 Ondorengo loturatik egin dezakezue izen ematea:

herrikrossa