VII. INTXIXU TRAIL, BERTAN BEHERA

Kaixo denei,

Hilabete bat pasa da azken oharra idatzi genuenetik, eta gaur egungo egoera zein den ikusirik, ekainaren 7an ospatzekoa zen VII. INTXIXU TRAIL BERTAN BEHERA uzteko erabakia hartu behar izan dugu antolatzaileok azkenean.

Esperantza manentzen genuen, eta egoerak nola eboluzionatzen zuen ikusteko itxoiten egon gara, baina lasterketa ospatzeko beharrezko baldintzak ez direla emango aurreikusten dugu eta ondorioz hau izan da denon onerako hartu beharreko erabakia.

Izena eman duzuen korrikalariekin harremanetan jarriko gara eta ordaindutakoaren %100a itzuliko zaizue lehenbailehen.

Bukatzeko, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, beste urte betez, guregan konfiantza jarri duten guztiei: korrikalari, babesle, laguntzaile eta bolondresei.

2021ean itzuliko gara, eta zuek ere Oiartzunen ikustea espero dugu!

Animo denei!

Intxi Trail - Oiartzungo Mendi Lasteketako antolakuntza taldea.